baieuskarari premie

Prestakuntza

Lan munduan euskara normalizatzeko bidean, gure hizkuntzan ematen den prestakuntza ezinbesteko tresna bihurtu da. Zoritxarrez, oraindik ikastaro gutxi ematen dira euskaraz kalitate, segurtasun, ofimatika edo antzeko arloetan.

Horregatik, euskaraz ematen den prestakuntzari webgune bat eskaini diogu. Bertan, ikastaroak euskaraz ematen dituzten zentro, akademia, irakasle autonomoak eta interesgarria izan daitekeen gidaliburuen informazioa agertzen da.

Prestakuntza.net-en euskalduntzea-alfabetatzea edo euskaraz lan egiteko trebakuntzari buruzko informazioa agertzeaz gain, euskaraz eskaintzen den arlo desberdinetako prestakuntza orokorraren berri ere ematen da: ofimatika, prebentzioa, informatika...

Zuk ere lagun dezakezu www.prestakuntza.net osatzen eta aberasten. Erregistra zaitez, oso erraza da. Webgune hau erabili ahal izateko lau aukera daude: zentro eta irakasle bezala (ikastaroak eskaintzen badituzu), erabiltzaile bezala (ikastaroen berri jaso nahi baduzu) edo gidaliburuen ekarle bezala (interesgarriak diren gidaliburuak agertzeko)

atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter bfa
bfa bfa Babesleak
valid XHTML 1.0 Transitional valid CSS